Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Geure buruari

  • Izenburua: Geure buruari
  • Ikastetxea: Ikasbide Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Ikasbide 5.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2018-11-19
  • Publikoa:

Eskolatik irten naiz
etxera joateko
etxean tableta hartu
youtube ikusteko.

Godzilla eta Hidora
zebiltzan borrokan
Chrysler edifizioa
bota zuten bertan.

Bost terditan irten naiz
txikien parkera
etxekolanak berriz
gero Garberara.

Koloretako zuhaitzetan nik
apaindu ditut gabonak
beti pentsatzen oparietan
izango direla onak.

Martutenean ondo
sartzen ditut golak
eskola kirolean
gelditzeko denak.

Jolasten nuenean
Fortnite jokuan
pertsona bat hil nuen
lehenengo partidan.

Etxera noanean
sofan etzaten naiz
telebista ikusteko
iristen naiz garaiz.

Gaur partida bat dago
Anoeta zelaian
berandu ez iristeko
bidaia trenean.