Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

MIRARIRI AGURRA

  • Izenburua: MIRARIRI AGURRA
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-04-19
  • Publikoa:

Ikastolara sartu
ta hasten zen lana
oso ondo azalduz, txikitin parian baina
ai beti nahi zenuena

bi hiruhilabete
zurekin joanak
asko maite zaitugu, txikitin parian baina
zure ikasle bikainak

Mendialdea IPIn
urte asko egonda
positiboa beti, txikitin parian baina
beti alaia izan da

oso justua zara
ta ondo azaltzen
irakurrizalea, txikitin parian baina
guztiei ondo tratatzen

Pikutara bidali
despertadorea
jubilatzerakoan, txikitin parian baina
ai zelako zortea

Esnatu eta gero
ez zoaz lanera
etxean zu geratu, txikitin parian baina
ta lasai gosaltzera

Mendira joan zaitezke
eta ere plazara
txakurra paseatu txikitin parian baina
eta gero siestara

Eskerrak emateko
hau ez da gezurra
bertsoak ta abestiak, txikitin parian baina
hau da gure agurra