Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IRAGARKIAK

  • Izenburua: IRAGARKIAK
  • Ikastetxea: Assa Ikastola (Lapuebla de Labarca)
  • Ikasgela: MAITE
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: Minberatu zaizkigu
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-01
  • Publikoa:

Txokolatea hartu
ta inoiz beteta
ez hartu nestle hori
kopia bat da eta
gure txokolateak
izena du milka
eta 100 urteko
errezeta dauka

Txikitatik ikasi
jolasten hasita
mugikorrakin beti
daudela ikusita
marioneta hauek dira
pasatzeko pipa
zure umeentzako
jostailu polita

Supreme dendan daukazu
erosteko aukera
gainera beti duzu
dirua sobera
merkadilora ez joan
supreme hobea da
erosi ezazu azkar
Supreme sudadera

Gure etxeko katuak
kamada doblea
eduki duelako
behar dugu saltzea
telefonoa hartu
eta deitu ea...
gure zazpi katuek
behar dute etxea