Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ahate itsusia

  • Izenburua: Ahate itsusia
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: 5D
  • Doinua: Xarmangarria zera I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-01
  • Publikoa:

Ba zen behin baserri bat
ahatak zituena
ahateamak sei arraultz
denak txitoenak
arraultz denen artean
jaio zen azkena
ahate guztietatik
zen itsusiena

Gaizki zegoenean
ez zegoen pozik
egunero zegoen
triste ta bakarrik
denak burlatzen ziren
itxurarengatik
Amak babesten zuen
erasoengandik

Bere anai arrebekin
beti zuen borroka
denak beste taldean
zeuden bere kontra
batzutan geratzen zen
ia ia itota
ama falta zenean
beti zeuden joka

Triste joan zen mendira
udaberrirarte
hiru urtaro izan ziren
ia urtebete
mendian bazegoen
laku bat ze suerte
mendira joan zen eta
sentitu zen aske

Eta egun batean
urmalera joan zen
zisneak aurkituta
lagunak izaten
beraiekin jolastuz
ta ura edaten
bainu goxo batera
gonbidatu zuten

Zisne jator haiekin
sartu urmaelean
ibili zen saltoka
eta jolasean
neska mutilok entzun
zuen bihotzean
pozik bizi behar gara
gure gorputzean