Goizean goizetikan
etxea txukundu
ta txanpon bat aurkitu
ene zenbat diru
dendara joan zaigu
berak nahi apaindu
ta azken txanponekin
pistola erosi du
Dendan erosi zuen
buruko lazoa
eta ezkontzeko du
kristoren gogoa
kartel bat jarriko du
bi metrotakoa
Maitasunaren bila
dabil sagutxoa
Kaixo txerri potolo
zer moduz zaude zu?
gaueko 12etan
zer egingo duzu?
Kurrin kurrin eingo dut
gau oso osoan
ta beti egongo naiz
ni zure ondoan
Ai kaxkarin
ez dago zer egin, herri hontako animaliekin
Kaixo Txakur maitea
zer moduz zaude zu?
gaueko 12:00etan
zer egingo duzu?
Guau guau guau egingo dut
gau oso osoan
ta beti egongo naiz
ni zure ondoan
Ai kaxkarin
ez dago zer egin, herri hontako animaliekin
Kaixo asto xarmanta
zer moduz zaude zu?
gaueko 12:00etan
zer egingo duzu?
Io io egingo dut
gau oso osoan
ta beti egongo naiz
ni zure ondoan
Ai kaxkarin
ez dago zer egin, herri hontako animaliekin
Kaixo oilar zoroa
zer moduz zaude zu?
gaueko 12:00etan
zer egingo duzu?
kikiriki egingo dut
gau oso osoan
ta beti egongo naiz
ni zure ondoan
Ai kaxkarin
ez dago zer egin, herri hontako animaliekin
Kaixo zezen sendoa
zer moduz zaude zu?
gaueko 12:00etan
zer egingo duzu?
Marruma egingo dut
gau oso osoan
ta beti egongo naiz
ni zure ondoan
Ai kaxkarin
ez dago zer egin, herri hontako animaliekin
Kaixo katu garbia
zer moduz zaude zu?
gaueko 12:00etan
zer egingo duzu?
Ixilik egongo naiz
gau oso osoan
katu bat behar duzu
zuk zure ondoan
Ai kaxkarin
katutxoarekin
Ezkondu ziren biak elkarrekin
Ta ezkontza gauean
egin nahi zion min
sagua elkartu zen
beste saguekin
katua beldurtu zen
ur pistolarekin
ta sagutxoa pozik
bere lagunekin