AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURE HERRIKO AGINTARIEKIN!
Futbolean jolastu
nahi dugu guk beti
futbol zelaia jarri
etortzeko Athletik
Frontoi zaharra daukagu
mesedez berritu
berritu eta gero
guk asko jolastu
Egarri garenean
goaz tabernara
ipini iturri bat
ta poztuko gara
AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURE HERRIKO AGINTARIEKIN!
Bariku guztietan
gozokiak dohain
gu dentistarengana
joan behar orain
Sastarrontzi gehiago
nahi ditugu herrian
ipiniko ditugu
plazaren erdian
Saskiko kanasta bat
ipini faborez
horrela partiduak
jolasteko errez
AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURE HERRIKO AGINTARIEKIN!
Uretara heltzen den
txirrista bat jarri
urte osoan zehar
gurekin etorri
Mundakan behar doguz
arraindegi asko
arrainak itsasotik
gozo eta fresko
Beti gaude zapaltzen
txakurraren kaka
beti goaz etxera
kiratsez beteta
AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURE HERRIKO AGINTARIEKIN!
Tirolina bat jarri
Santatik Txorrora
"germenes" jolasteko
gu beti gustora
Piszina bat nahi dugu
kotxez ez joateko
Gernikako piszina
ez da guretzako
"Mizkeria"ko gizonak
arin zarratzen du
beste bat jarri eta
zabalik mantendu
AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURE HERRIKO AGINTARIEKIN!
Barraka bat nahi dugu
urte guztirako
mundakarrak bakarrik
bertan montatzeko
Parke handiago bat
behar dugu aurten
Txakurra ta umeak
batera jolasten
Beti goaz Gernikara
zapatak erosten
jarri bat Mundakan ta
denok irabazten
AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURE HERRIKO AGINTARIEKIN!
Skatepark-a nahi dugu
ipini mesedez
urte guzti hauetan
egin dugu amets
AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
GURASO ETA AGINTARIEKIN!