Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Ipuina bertsotan

  • Izenburua: Ipuina bertsotan
  • Ikastetxea: Abendaño Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Abendaño 5.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2020-02-10
  • Publikoa:

Ahatetxo itsusia

1.bertsoa: Errota zahar batean, ahate emea arrautzak txitatzen ari zen. Bere ahatetxoak zein ederrak izango ziren pentsatzen zuen.
“ Izango dira politak, izango dira ederrak, nire semetxoak izango dira lirain eta politak”, esaten zuen hasperenka.
Ahatetxoek hainbat egun behar izan zituzten arrautzatik irteteko. Azkenean, amak banan-banan irteten ikusi zituen.

2.bertsoa: Oso bizkor hasi zitzaion bihotza taupadaka, pozaren pozez. Amarekin batera uretara sartu, eta igerian hasi ziren, denak batera, txio- txioka. Oso ederrak ziren denak. Baina, azkena, arrautza zuritik inten zena, berezi- berezia zen, ez zen besteak bezalakoa … itsusia zen oso.
Ahatetxoak, poliki- poliki, hazten joan ziren. Gero eta ederragoak eta indartsuagoak egin ziren. Azkena ordea, gero eta bereziagoa zen: oso luzea zuen lepoa eta handikotea zen …

3.bertsoa: Ahate ama kezkatuta zegoen, eta triste jartzen zen begiratzen zion bakoitzean.
“ Ahatetxo Itsusia” esaten zioten denek. Anaiek ere erdeinuz begiratzen zioten, ez baitzen beraiek bezalakoa.
Ahate gaixoa oso triste zegoen, denek barre egiten zioten, eta itsusia zela esaten zuten.

4.bertsoa: Gau batean “ Ahatetxo Itsusiak” errota zaharretik alde egitea erabaki zuen. Aspertuta zegoen, denek barre egiten baitzioten, eta denak lo zeudela, ihes egin zuen. Lo egiteko leku bila ibili zen, eta goizaldean, etxe bat aukeratu zuen, ibai bazterrean. Neskatxa bat oiloei jaten ematen ari zen. Hantxe gelditu zen Ahatetxoa. Baina han ere itsusia zela esaten zioten, behin eta berriro, hegazti zein jabeek. Gainera, oilarraren krudelkeria jasan behar zuen: eskortako animalia guztiak izutu nahian ibiltzen zen.

5.bertsoa:
- Ahate itsusi hori gehiegi gizendu da!- entzun zion behin nagusien alabari.
- Bai - erantzun zion aitak-, hiru oilok baino gehiago jaten du. Erre egin beharko dugu …
“ Ahate itsusia erreko dugu, eta ahate lodia jango dugu” esan zuen barrez.

6.bertso: Egun hartan bertan, ibaian behera ihesi joan zen. Inguru zingiratsu batera iritsi zen, eta han ezkutatu zen, kanabera artean. Hantxe igaro zuen negua, negu luze eta iluna. Baina iritsi zen udaberria, eta dena loretan jarri zen … Arratsalde eguzkitsu batean, beltxarga talde bat iritsi zen aintzirara. Ahatetxoak ez zekien zer egin, baina azkenean, haiengana joatea erabaki zuen.

7.bertso: Izugarrizko ustekabea hartu zuen, beltxargek harrera adeitsua egin baitzioten. Zaharrenak honela esan zion:
- Inoiz ikusi dudan beltxarga ederrena zara. Zatoz gurekin, gure erregea izango zara …
“ Beltxarga ederra, parerik gabea, izango da aintzirako erregea”, esan zuten denek batera.

8.bertso: Negu luze hartan “ Ahatetxo Itsusia” beltxarga eder bihurtu zen eta bere anai arrebak bisitatzera joan zen, mendukua hartu nahian, mendekatzeko gau batean anai arrebat permanentez margotu zituen ikus zezaten zer zen itsusi izatea. Bibotea, orbanak eta hirugarren zulo bat mokoan. Orduz geroztik, zoriontsu bizi izan zen.