Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ipuina bertsotan

  • Izenburua: Ipuina bertsotan
  • Ikastetxea: AbendaƱo Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: AbendaƱo 5B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2020-02-10
  • Publikoa:

PINOTXO

1. bertsoa: Bazen behin Gepetto izeneko arotz bat, bakarrik bizi zenez, egurrezko panpin bat egitea pentsatu zuen ez bakarrik eta triste sentitzeko.
Panpinari Pinotxo deitu zion eta panpina mugitu eta hitz egin zezan desiatzen zuen gogotsu.

2.bertsoa: Bere nahia horren handia zen, gau batean Ezinezkoen maitagarria agertu zela eta zera esan zion
-oso bihotz onekoa zarenez, zure desioa egi bihurtuko dut. Barita magikoa astindu eta Pinotxori bizia eman zion. Eta Gepetto oso pozik jarri zen.

3.bertsoa: Gepettok umeak gainontzeko haurrek bezala eskolara joan beharko zuela pentsatu zuen. Bera laguntzako Pepito kilkerrarekin bidali zuen, bera babesteko. Eskolako lehen egunean, ordea, Pinotxok eskolara bidean antzerki bat topatu eta bertako txontxongiloen funtzioaz disfrutatzea pentsatu zuen.

4. bertsoa: Antzokiko jabea, txundituta zegoen, sekula ez zuen ikusi mugitzen eta hitz egiten zuen txontxongilorik. Berarekin aberastuko zen! Beraz, antzokian lan egiteko eskatu zion eta Pinotxok baietz erantzun zion, honela txanpon batzuk irabaziko baitzituen Gepettori beroki berria erosteko.

5.bertsoa: Pinotxok eguna lanean pasa ostean jabeak ez zion bertatik joaten utzi nahi, baina Pinotxok negar eta negar egin eta azkenean jabeari pena eman zionez, etxera joaten utzi zion. Baina bidean, lapur/iruzurgile batzurekin egin zuen topo eta lurpean txanponak sartu ezkero, txanponak emango zituen zuhaitz bat jaioko zela esan zioten eta Pinotxok sinetsi egin zuen. Iruzurgileek lurpetik txanponak atera eta Pinotxo gabe geratu zen.

6.bertsoa: Etxera heltzean, Gepetto ez zegoen bertan eta Pinotxo negarrez hasi zen. Ezinezkoen maitagarria agertu zitzaion eta zera esan zion: -Ez egin negarrik, zure aita itsasora joan da zure bila. Hara abiatu zen, baina bidean "Gozoki eta Jostailu"en mundura zioazen ume batzuekin egin zuen topo eta beraiekin joatea erabaki zuen, Pepitok ezetz esaten bazion ere.

7.bertsoa: Pinotxo oso pozik zebilen parke hartan eta aitaren bila zebilela ahaztu zuen. Bat batean asto bihurtzen hasi zen, azala belzten eta buztana hazten. Negar batean hasi eta berriz ere maitagarria agertu zen eta berriz lehengora bueltatu zuen. Maitagarriak zintzoa izateko eta gezurrik ez zezala esan eskatu zion. Pinotxori sudurra hazi zitzaion gezurra esatearren. Azkenean inoiz gehiago gezurrik esango ez zuela zin egin zion maitagarriari.

8.bertsoa: Gepettoren bila joan ziren itsasora, balea erraldoi baten barruan zegoen. Pinotxok bertaraino igeri egin eta aita atera zuen bertatik balearen doministiku batean, gero etxera bueltatuz. Handik egun batzuetara, maitagarria azaldu eta azal eta hezurrezko haur bilakatu zuen Pinotxo. Ordutik aurrera zoriontsu bizi izan ziren.