Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME
  • Ikastetxea: Zaldupe HLHI (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6C
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2020-02-07
  • Publikoa:

Eskola asko dugu
eta opor gutxi
hainbetse lan egiten
guk burua hautsi
egutegian ezin
gorririk ikusi
horrela ezin dugu
inoiz trankil bizi.

Eskolara helduta
dugu aztereketa
baina utzik laga dut
azken buruketa
etxerako lanetan
hamaika ariketa
hemendik joaten gara
motxila beteta.

Bederatzitan gatoz
txarto pasatzera
lanak zuzendu eta
gu beti lanera
ta klasean lanean
goizetik topera
beranduago sartu
nahi dugu klasera!

Urtea hasi eta
denok lasaiegi
heldu da mate atze
zorte txar gehiegi
eguna jarraituta
mate atzek segi
ehuntabost ariketa
ez aahal da gehiegi?