Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME
  • Ikastetxea: Zaldupe Ikastetxea (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.A
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2020-02-07
  • Publikoa:

Astea luzea da
zer gaude kartzelan?
bost egun eskolan ta
bi egun etxean
astelehenetik hasi
ta beti klasean
lanak egin aurretik
nahiago parkean.

Eguna hasi nahi duzu
guk beti suabe
nahiago nahi genduke
etxeko lan gabe
mate, hizkuntza eta
ingelesa daude
eskolan lan gehiegi
naskatuta gaude!

Egunero-egunero
eskola goiz dago
ta guk sartu nahi dugu
bai beranduago
ordubete klasea
nahiago motzago
patioa motza da
hobe luzeago!

Beti esaten dute
asko irakurtzea
eta matematika
gehiago lantzea.
Zuek zer nahi duzue
gu torturatzea?
ez dugu nahi gehiago
lanak bidaltzea!