Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-04-19
  • Publikoa:
Audioa

Ez da oso txikia
denentzat handia
egunaren tartean
ematen du argia
ikusten duzunean
erreta begia
ez da ezer ikusten
dagoenean euria

Batzuk argiak dira
besteak ilunak
eskulanak egiten
guztion lagunak
erabiltzen ditugu
gau eta egunak
koloretakoak dira
gelan dauzkagunak

Teknologia gabeko
jolas bat da aizu
hitzei egin behar zaie
jolasean kasu
ta irabazten duzu
asmatzen baduzu
gure hitz ezkutua
aurkitu ezazu

Gabonetarako da
opari onena
ta nik erabiltzen dut
nere anaiarena
elektronika eta
kableak dituena
beti jolaserako
balio duena