Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IRAGARKIAK

  • Izenburua: IRAGARKIAK
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6 maila
  • Doinua: Neskazahar bat tentatzen
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-05-30
  • Publikoa:
Audioa

MILAN BORRAGOMAK
Okertzen zarenean
hor dago diztira
zure ezabagoma
zuri bai begira
erosi borragoma
eraman herrira
Milan ezabagomak
oso onak dira

DODOT
Ohean zeudenean
gustora bazaude
hobe geratzea hor
zu altxat gabe
super dodot paƱalak
ez dira debalde
eleganteak dira
ta ofertan daude

KOMIKI DENDA
Gaur Bastidan badago
komiki ilara
eta dena prest dago
zerbait falta al da?
hau marrazkiz beteta
denak pozik gara
horregatik etorri
gure dendetara

NIKE ZAPATILLAK
Denek jazten dituzte
neska ta mutilak
udaberri negua
kriston mabilak
oso gustura gaude
kirolan abilak
ibiltzeko onenak
Bai NIKE zapatilak

PIZZAK
pizza kalitatea
osagai bikainak
tomate apurtxo bat
oregano printzak
15 minututan
pazientzia pixkat
ze oso onak daude
telepizza pizzak

AMAZON
Nahi baduzu kolonia
Amazon eduki
eta eskatu ahal duzu
ailegatu beti
ta askotan ahal duzu
bueltatzea noski
Azkar saltzen dizugu
ez oso garesti

NAPOLITANA
Gaileta hauen kanela
gaur ez da problema
almortzuan jateko
jaki goxoena
ta DIAN saltzen dute
munduko handiena
Napolitanak dira
gauzarik onena