Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertsometa

  • Izenburua: bertsometa
  • Ikastetxea: Alkartasuna Lizeoa (Beasain)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: 6.C
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Amaia Agirre
  • Igoera data: 2020-02-04
  • Publikoa:

ALKARTASUNA 6.C Gema

Gaia: Campeones

Pelikula bat da ta
ze barregarria
adimenez nahiz eta
den jende urria
oso azkarrak dira
hori da egia
ta irabazi zuten
behin Goya saria.

Juanmak esaten du me
gustan los sabados
guztiek hartzen dute
partiduetan poz
bihurriak dira ta
dabiltz ilusioz
baina autobusean
ene zenbat kaos.

Hauek dira berezi
saski-baloiean
barregarriak dira
zintzoak barnean
entrenatu ta gero
daude sasoiean
guztia lortzen baita
saiatzen denean.

Nahiz ta bigarren egin
urrun ziren heldu
Txapeldunak direla
esan dezakegu
ezintasun guztiak
gainditzea helburu
Eta bihurtu dira
guretzat eredu.

ile asko dauka
oihanean bizi da
ez du egiten zaunka.

Frantsesak ta inglesak
asko joaten dira
hemengo hiriburu
handia hori da.
Artista batzuk dira
ta oso trebeak
pintzelak hartu eta
enahastu koloreak.
Ziklokrosen ta mendin
bera da oso ona
munduko txapelduna
ta hori ez da broma.
Ostiraletan dago
gaueko beatzitan
nahiago kaka egin
kantzontziloetan.
Mutiko japonesa
oso bihurria
tronpa-tronpa esaten
da barregarria.

ZUBIMUSU 5-A

Tsunamia Villabonan

Gosaltzen ari ginen
zerealak ta esnea
euri jasa ederra
hasi du ordea. 

Gaur albistegietan
alerta gorria
esan dute dagola
gertu Tsunamia. 

Itsasotik herrira
dator olatua
baina erraldoia da
hori da kontua. 

Ikastolan gaudela
jo dute alarma
eta denok esan deu:
ai ama, ai ama!

Tsunamia iritsi da
Donostitik hona
ta naufragoz beteta
dago Villabona. 

Olatuan gainetik 
egin degu alde
Amasan bukatu deu
ta bizirik gaude.

ALKARTASUNA 5-B
OPORRETAKO EKINTZAK
 
Kanpoan afaldu ta
gero hotelera
nekatuta gaude ta
goazen lo egitera.
 
Ez dago eskolarik
goazen parkera
toki dibertigarri
bat ezagutzera.
 
Udalekutan gaude
Lakuak ikusten
Arrainak harrapatzen
Arrantzan jolasten.
 
Familiakin batera
Gaude poteatzen
Lagunekin batera
Berandu etxeratzen.
 
Goizean pistina ta
Atsalden hondartza
Eta arrantzatu det
Kristoren legatza.
 
Irakaslerik gabe
ondo familian
Pizza ederrak jango
Ditut Italian.
Alkartasuna 5-A 
TRUMP TRANPARIK EZ
 
 
Donald Trump hor dijoa
Limusina baten
Amerikar guztiei
Hello, hello esaten.
 
Matxista ta arrazista
Da agintari hau
Harro-harroa baina
Burutik gaizki dau.
 
Plaza baten geratu,
Eta han bi mago
Diru eskean daude
Biak majo-majo.
 
Baina Trumpek magoak
Ignoratzen ditu
Dirua bota gabe
Aurrera jarraitu.
 
Hori ikusi eta
Magok haserretu
Magia egin dute
Ta Trump desagertu.
 
Trump bidali dutenez
Mundutik kanpora
Orain denak batera
Gaude oso gustora.

Alkartsuna 5-C

AGUR ZAKU PATATARI!
 

1-Gelara ekarri zuten
Pantalla berria
Zaharrak ez zulako
Egiten argia.
 
2-Zaku patata bat da
Pantaila zaharra
Horregatik geneukan
Berrian beharra.
 
3-Telebista ederra
Nire etxerako
Sofan etzanda ondo
Gauzak ikusteko.
 
4-Holako pantaila bat
Nahi nuke logelan
Fortniten ibiltzeko
Ordu guztietan.
 
5-Guk daukagun pantailak
Dauzka gauza pila
Kontuz ibili behar
Delako taktila.
 
6-Akabo tizak eta
arbela berdeak
Gora teknologia
Eta ikasleak.

SEGURA 6

BERTSOMETARAKO BERTSOAK
GAIA: DBH
DOINUA: Hara bildots eztia
 
DBHra goaz
Beasain aldera
Irakasle berrikin
aurkituko gera.
 
Autobusa hartuta
goaz eskolara
lagun berrik ikusiz
lotsatuko gara.
 
Neska ta mutil guapok
egongo al dira
inor ez da egongo
arbelai begira.
 
Goizean goiz jeikita
logure galanta
autobusa galduko
degu arrastaka.
 
Ordenagailuekin
egingo degu lan
lan gehiago egingo
deu hango eskolan.
 
Zailagoa izango da
LH baino
baina gustora goaz
Beasaineraino.

SEGURA 5-A

BERTSOMETA
GAIA: PARRANDAN MARTXA-MARTXA!
DOINUA: MARKOXEK EGIN EBAN
 
Iparra ta Hegoa
Elkarturik daude
eta gu festarako
prestatuta gaude
lagunekin kalera
parrandaren alde
ea ematen duten
zeozer debalde.
 
Oraintxe hasiko da
Herri afaria
Ta bertan mahai gainean
Dago janaria
Nahi dana edateko
Sobran edaria
Gaurkoa guretzako
Da festa haundia.
 
Erromeria dator
Afaldu ondoren
Euskal dantzak dantzatzen
Bapo gaude hemen
Gero dantza modernok
Zeinen guayak diren
Gu gerria mugitzen
Ze artistak garen.
 
Kriston juerga eginda
Hemen ari gera
Lagunekin jolasten
Guztiok batera
Trago batzuk edanez
Dantzatzen gainera
Azkenean berandu
Joan gera etxera. 

SEGURA 5-B
BERTSOMETAKO GAIA:
GAIA: ASMAKIZUNAK
DOINUA: BADABADUN
Neskak gustatzen zaizkio
Ez ditu pakean uzten
Denbora osoan dabil
Bere tronpa erakusten.
Bertsotan aritzen zen hau
Lazkaon eta plazetan
Ta baita telebistako
Marrazki bizidunetan.
Zerua ta itsasoa
Kolore hortakok dira
Errotulagailuetan
Ere sarri ageri da.
Bi errueda ditu ta
Kolore askotakok daude
Manillarra ta filoa
Baino motorra ez dauke.
Begitan ta ezpainetan
Erabiltzen da gauza hau
Parre ta negar eitean
Kentzeko arriskua dau.
Sentimentu bat da baina
Guk ezin dugu ikusi
Baina sentitu daiteke
Bere bihotz eta guzti.