Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

INAUTERITAKO AURKEZPENAK

  • Izenburua: INAUTERITAKO AURKEZPENAK
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6A
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2020-06-13
  • Publikoa:

HH 5
Alaitasuna, tristura, lotsa
ditugu hemen inguruan
abestu ta dantza egitera
hona datoz segituan

HH amaierako agurra
RANROBERRA doinuan

Emanaldiarekin
bagoaz aurrera
dantza egin duzue
primeran gainera
altxatu ipurdiak
hau da bukaera
Kilimak egin eta
ondo pasatzera

Dantzatzera... popopopopopopopo
Dantzatzera... popopopopopo
LH 1
Lehenengo mailakoak dira
gure superlaguntxoak
beraien lehenengo urtean
hona etorritakoak

Udan mendiak berdeak dira
eta gu natura gara
amalurra da gure etxea
natura zaindu behar da

LH2
Hemen daude 7 urtekoak
batzuek 8 dituzte
guztiak bigarren mailan daude
lanean beti jotake

Plastikoa, papera ta beira
organikoa bestela
kontainerrez datoz gaur jantzita
birziklatu behar dela

LH 3
LH3koak etorri dira
bere mozorroarekin
aurkeztu ditzagun eta zuek
txalotu indarrarekin

Sua ahotik botatzen dute
bai txinakoak begira
oso luzeak ta indartsuak
Dragoi txinatarra dira

Emanaldiarekin
bagoaz aurrera
dantza egin duzue
primeran gainera
altxatu ipurdiak
hau da bukaera
Inauteriak dira!!!!
ondo pasatzera!!!!

Dantzatzera... popopopopopopopo
Dantzatzera... popopopopopo