Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

NORA DOA GURE MUNDUA?

  • Izenburua: NORA DOA GURE MUNDUA?
  • Ikastetxea: Allende Salazar HLHI (Gernika-Lumo)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekinG
  • Egilea: LH 5,6 G
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-02-03
  • Publikoa:
Audioa

ALLENDE SALAZAR HLHI – 5,6.maila G

Lurra kutsatzen gagoz
guztion artean,
klima aldatzen dabil
hemen bat-batean.

Itsaso denak daude
guztiz kutsatuta,
gure iritziz dago
mundua amaituta.

Batzuk aberats eta
beste batzuk txiro
aldatu egin behar da
astiro-astiro.

Animaliak daude
guztiz arriskuan
eta baso ugari
erretzen munduan.

Donald Trump eta horrek
guztiz erotuta.
Politikarengatik
gaude nazkatuta.

Jende asko hiltzen da
itsaso ta hesi,
horrelako gauzarik
ez dute merezi.