Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GURE ASTEBURUA

  • Izenburua: GURE ASTEBURUA
  • Ikastetxea: Allende Salazar HLHI (Gernika-Lumo)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekinC
  • Egilea: LH 5,6 C
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-02-03
  • Publikoa:
Audioa

ALLENDE SALAZAR HLHI – 5,6.maila C

Gure asteburua

Lo egiteko dugu
aukera onena,
lokartu eta gero
amets politena.

Asteburuan daude
egunik onenak.
Familia ta lagunak
elkartuta denak.

Lehenengo pausua da
“preci” ikastea,
baina arriskutsua da
lurra tragatzea.

Mendira joateko
badugu aukera,
tontorra zapalduta
gero bazkaltzera.

Saskira jolasteko
aukera daukagu.
Guk irabazi eta
kontrakoak galdu.

Ez ditugu egin nahi
etxerako lanak,
guk nahiago ditugu
bestelako planak.