Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertsometako bertsoak

  • Izenburua: bertsometako bertsoak
  • Ikastetxea: San Benito Ikastola (Lazkao)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Amaia Agirre
  • Igoera data: 2020-01-29
  • Publikoa:

Lazkao-San Benito Ikastola-5.D

Gaia: Jakako komeriak

Jakara goaz denok
Han eskiatzera
Lagun artean pozik
Ibiliko gera.

Eskiatu ondoren
Ondo pasatzeko
Pelikula ikusi
Gu ez aspertzeko.

Pelikula erdian
Atera da monja
Bere txankletarekin
Ez zen oso maja.

Monja gaiztoa atzetik
Gu akabatzera
Txankla handiarekin
Goazen kalera.

Txeke bat topatu ta
Goaz BBV-ra
Han jasoko ditugu
Milloiak topera.

Mexico, New York eta
Parisera gero
Monja atzetik dator
Orain oso ero.