Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARALDIA

  • Izenburua: EUSKARALDIA
  • Ikastetxea: Joakin Lizarraga Ikastetxea (Sarriguren)
  • Ikasgela: Amaia Ezpeleta
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2018-11-16
  • Publikoa:
Audioa

Euskaldunak elkartzeko
Euskaraldia badator
ta Sarrigurenen ere
ospatuko dugu jator

ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA

Aho-biziaren txapak
egin ta jarri ditugu
txapa hau jarri ta gero
euskaraz egingo dugu

ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA

Ni belarri prest bat naiz ta
ahalegintzen naiz ulertzen
ta beti nire auzoan
euskaldunak hitz egiten

ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA

Hemendik urte batera
entzun nahi dugu euskara
hori egin beharko dugu
gu euskaldunak baikara

ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA