Euskaldunak elkartzeko
Euskaraldia badator
ta Sarrigurenen ere
ospatuko dugu jator
ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA
Aho-biziaren txapak
egin ta jarri ditugu
txapa hau jarri ta gero
euskaraz egingo dugu
ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA
Ni belarri prest bat naiz ta
ahalegintzen naiz ulertzen
ta beti nire auzoan
euskaldunak hitz egiten
ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA
Hemendik urte batera
entzun nahi dugu euskara
hori egin beharko dugu
gu euskaldunak baikara
ENTZUN ENTZUN ENTZUN
BIHOTZAREN TAUPADA
EMAN EMAN EMAN
EUSKARARI BULTZADA