Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

santa eskea

  • Izenburua: santa eskea
  • Ikastetxea: Egape Ikastola (Urnieta)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Amaia Agirre
  • Igoera data: 2020-01-27
  • Publikoa:

Arratsaldeon zer moduz gaude
bertso kantatzera gatoz
santa eskean hasiko gera
zuentzako ilusioz.

Guk nahi ditugu zuen txaloak
kopla hauek bukatzean
asko eskertuko dizuegu
hemendik ateratzean.

Berriz eskean segiko degu
eman mesedez baloia
zeren futbolean jolasteko
sobran daukagu sasoia.

Etxeko lanak dauzkagunean
zuek egin gure partez
ta euskeraz ere hitz egin
faborez eta mesedez.

Ai irakasle zuretzat ere
badaukagu zer eskatu
etxeko lanak gutxiago ta
igual gehiago jolastu.