Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ALDAKETA KLIMATIKOA

  • Izenburua: ALDAKETA KLIMATIKOA
  • Ikastetxea: Allende Salazar HLHI (Gernika-Lumo)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekinD
  • Egilea: 5,6 H
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-01-27
  • Publikoa:
Audioa

ALLENDE SALAZAR HLHI – 5,6.maila H

Aldaketa klimatikoa

Klima aldatzen ari da
gizakion erruz,
tenperatura gora,
ibil zaitez kontuz!

Gure polo politak
urtzen ari dira
ta izotzezko irlak
handitik txikira.

Gu denok ari gara
sute asko pizten.
Australian suteak
ditugula aurten.

Basamortu gehiago
ari dira sortzen,
egunero bost metro
ari da lehortzen.

Dena dago kutsatzen,
animaliak ere.
Gu geldituko gara
espezierik gabe.

Itsasoko ur maila
igo eta igo,
uharte eta herriak
tapatuz astiro.