HH2
Bi urteko umeak dira ta
ikastolan txikienak
gu klasean gauden bitartean
siesta botatzen dutenak
Bi urteko umeak daude hemen
datoz ondo pasatzera
baita ere animatzera ta
pintto pintto dantzatzera
HH3
Poz pozik datoz goza dezagun
HH3koekin
oso bihurriak dira denak
beraien mozorroekin
Gure indioak dira hauek
hemen dantzatzeko asmoz
ausartak eta lumaz beteak
ameriketatik datoz
HH4
Haur hezkuntzako lau urtekoak
orain datoz bai saltoka
pinturaz beteta daude baino
ez zaie asko inporta
Pikasorenak baino hobeak
dira beraien kuadroak
hemen bai super margolariak
atera zuen margoak
HH 5
Gurekin datoz hemengo haurrak
beraien dantza aurkeztu nahi
5 urteko neska mutikoak
betidanik daude alai
AMAIERAKO AGURRA
Gaur oso ondo egin
duzue benetan
lan handia eginda
mozorro dantzetan
ez kendu mozorroak
etxerako bueltan
eta ondo pasatu
inauterietan