Hegazkina hartuta
goaz Egiptora,
bero asko dago ta,
baina gu gustora.
Londresera joateko
gogo asko dugu,
Big Ben-a ikusita
etxera goaz gu.
Parisera joan gara
frantzesa ikastera,
Eiffel Dorrea ikusi
ta ondo pasatzera.
Miamiko hondartzak
goaz ikustera,
oso politak dira
ta gu bainatzera.
New Yorkerantza goaz
etxeak ikustera,
igogailua hartuta
zerura igotzera.
Madrilera joan gara
Bernabeu ikusten,
Gernika koadroari
bisita egiten.