Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Magale Ikastetxea - LH (Urnieta)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: MAGALE 6
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Amaia Agirre
  • Igoera data: 2020-01-27
  • Publikoa:

Urnieta-Magale ikastetxea-6

Gaia: Asmakizunak

Pelikula batean
azaltzen da bera
txakur hau txuria da
txintxoa gainera.

Ume asko joaten dira
uda hasieran
plisti-plasta eginez
herriko baineran.

Oihanean bizi da
jaten du banana
zuhaitzetik zintzilik
hor dauka buztana.

Udan joaten gara
geroz ta gehiago
olatuak datozte
oso hotza dago.

Normalean eramaten
degu hau maletan
eta bertan ibiltzen
gara jokuetan.

Berak abesten ditu
kanta oso politak
asko gustatzen zaizkit
holako artistak.