Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BUSTURIAN EGIN DAITEZKEN KIROLAK

  • Izenburua: BUSTURIAN EGIN DAITEZKEN KIROLAK
  • Ikastetxea: Jose Maria Uzelai HLHI (Busturia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-01-22
  • Publikoa:
Audioa

JOSE MARI UZELAI HLHI - 6.maila

Busturian egin daitezken kirolak

Nor izango ote da
metan arinena?
Zu ez animatzea
da benetan pena.
Kamiseta berdea
beti politena.
Atletismo taldea
munduko onena!

Errepide gainean
pasatu bizitza,
pedalak ematea
da benetan giltza.
Bizikletan joatean
da gure baldintza.
Kirol osasuntsua
Txirrindularitza.

Piraguarekin zenbat
izerdi ta neke,
janari ta edariz
badaezpada bete.
Uretara erori
ta laguntza eske.
Busturiko hondartzan
ibili zaitezke.

Aurrelariak daude,
defentsak ere bai,
falta eginez gero
esaten dute: ai!
Futboleko taldea
deitzen da Urdaibai.
Irabazi ezkero
egiten dugu jai.