Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BERTSOMETA. OPORRETAKO EKINTZAK

  • Izenburua: BERTSOMETA. OPORRETAKO EKINTZAK
  • Ikastetxea: Alkartasuna Lizeoa (Beasain)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: ALKARTASUNA 5-B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Amaia Agirre
  • Igoera data: 2020-02-03
  • Publikoa:

OPORRETAKO EKINTZAK

Kanpoan afaldu ta
gero hotelera
nekatuta gaude ta
goazen lo egitera.

Ez dago eskolarik
goazen parkera
toki dibertigarri
bat ezagutzera.

Udalekutan gaude
Lakuak ikusten
Arrainak harrapatzen
Arrantzan jolasten.

Familiakin batera
Gaude poteatzen
Lagunekin batera
Berandu etxeratzen.

Goizean pistina ta
Atsalden hondartza
Eta arrantzatu det
Kristoren legatza.

Irakaslerik gabe
ondo familian
Pizza ederrak jango
Ditut Italian.