Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLA JAZARPENA (BULLYING)

  • Izenburua: ESKOLA JAZARPENA (BULLYING)
  • Ikastetxea: San Frantzisko Ikastetxea (Bermeo)
  • Ikasgela: LH6C
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-01-16
  • Publikoa:
Audioa

SAN FRANTZISKO HERRI IKASTETXEA – 6.maila AB

Eskola jazarpena

Eskolara sartzean
infernua hasi,
egunero horrela
ezin gara bizi.

Ez gelditu isilik
ez du ta zentzurik.
Hemen gaude lagunak
ez zagoz bakarrik.

Mehatxuak, irainak
eta bazterketa.
Biktimak pena asko
barruan gordeta.

Gure lema polita
ezin dugu ahaztu:
lagun onak izanda,
lagunak babestu.

Sare sozialetatik
Bullying asko dago.
Askok esaten dute
“ezin dut gehiago!”

Zaindu maite duzuna,
ez izan gaiztoa,
ez geratu isilik,
mesedez, NAHIKOA!