Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

KIROLAK

  • Izenburua: KIROLAK
  • Ikastetxea: Montorre Ikastetxea (Gautegiz Arteaga)
  • Ikasgela: LH UnitarioaA
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-01-15
  • Publikoa:
Audioa

MONTORRE HLHI – 5 eta 6.mailak

Kirolak

Messik baloia dauka
bere hanka tartean
eta defensa denak
ditu bere aurrean.

Saski baloia dugu
jokatzeko gatxa.
Atsedenaldietan
egiten da dantza.

Igeriketa egiten
nekatuta gaude,
beti amaitzen dugu
energia gabe.

Scooterrean gabiltza
eskolako danak,
ahaztu egin ditugu
etxerako lanak.

Plakajeak egiten
zelaian korrika,
baloia sartu eta
dana irabazita.

Palan pelota atera
goazen denok bila,
pelota beti izan da
oso borobila.