Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gabonak eta opor ostea

  • Izenburua: Gabonak eta opor ostea
  • Ikastetxea: Barrutia Ikastetxea (Arratzu)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2020-01-14
  • Publikoa:
Audioa

BARRUTIA HLHI – 6.maila

Gabonak eta opor ostea

Familiaren barruan
gaude gabonetan,
afaldu eta gero
jolasten kartetan.

Esnatu naizenean
opariak zabaldu,
ikusi dudanean
umorea galdu.

Hamabi kanpaikada
entzun eta gero,
urte berria hasten da
urtero urtero.

Eskolara helduta
nekatuta gaude,
oin goiza izan arren
nahi dugu egin alde.

Klasera sartu eta
Hau da logurea!
Guk lo egin nahi dugu,
Non dago ohea?

Etxeko lan pila bat
dauzkat egin gabe,
lan asko egiteaz
aspertuta gaude!