BARRUTIA HLHI – 6.maila
Gabonak eta opor ostea
Familiaren barruan
gaude gabonetan,
afaldu eta gero
jolasten kartetan.
Esnatu naizenean
opariak zabaldu,
ikusi dudanean
umorea galdu.
Hamabi kanpaikada
entzun eta gero,
urte berria hasten da
urtero urtero.
Eskolara helduta
nekatuta gaude,
oin goiza izan arren
nahi dugu egin alde.
Klasera sartu eta
Hau da logurea!
Guk lo egin nahi dugu,
Non dago ohea?
Etxeko lan pila bat
dauzkat egin gabe,
lan asko egiteaz
aspertuta gaude!