Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zirtoak lantzeko proposamen didaktikoa

2021-09-17


Haurrekin zirtoak lantzeko 4 saiotarako proposamen didaktikoa eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak egina da, Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Proiektuak Mintzola ikerketa beka jaso zuen.

 

"Aiztondoko zirtotsa" proiektuaren berri

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak 2020an Mintzolaren ikerketa beka jaso zuen, Kilometroak Kultur Elkarteak lagunduta. Urtebeteko lanketaren ondotik sortutako proposamen didaktikoa da hau. Prozesuan, lehenik, Aiztondoko zirto historikoak bildu ziren. Gero, haurrekin 4 saio gidatzeko proposamen didaktikoa egin eta ikus-entzunezkoak sortu ziren. Behin materiala sortuta, gelan esperimentatu eta ondorioak jaso ziren ikerketa lanean.

Proiektuaren berri azaltzen du bideo, honetan, Harituz Elkarguneko Mikel Artolak.

 

 

Proposamen didaktikoa

Canvas honetan jasota dator haurrekin ikasgelan zirtoen lanketa egiteko, lau saiotarako proposamen didaktikoa.