Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zirti-zarta zirtoka

2023-10-02


-"Kaixo!" / -"Ez nago gaixo!"... Batek esan eta besteak errimatuz erantzun. Zirtoka elkarrizketan aritzeko ohitura zen lehen: hitza jolas, dena ziri eta zaska. Gu ere zirtoka ariko gara, zirti-zarta!

 

SARRERA - ZER EGINGO DUGU?

 

Zirtoak edo esaldi errimatuak egiten ariko gara. Komiki bati hitza jarriko diogu, zirtoka!

...eta zer ikasiko dugu?

Errimatzea zer den, esaldian oinak non jarri behar diren eta potoa zer den. 

Plazara!

Komikiak sortuko ditugunez zirtoka, ikusgai jarri ditzakegu pasilloetan, eskolako aldizkarian edo webgunean.

 

 

EREDUAK - GOZA DEZAGUN ZIRTO ZAHAR ETA BERRIEKIN!

 

Aukera ezberdinak ditugu datozen bideoetan:

Zirto zaharren atalean, iraganean bertsolariek botatako zirtoak ikus genitzake, esketx antzeztuetan. Hala ezagutuko ditugu Pello Errota, Sabina Elizegi eta Mikela Elizegi bertsolariak eta "San Migel Txikia" zirtolaria.

Zirto berrien atalean, fikzioan asmatutako zirtoak topatuko ditugu. Guk ere sor ditzakegu tankerako esketxak!

Eta oina emanda, zirtoz erantzun! atalean, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran bertsolariak bat-batean zirtoak asmatzen ikusiko ditugu. 

 

 

 

EREDUAK - ZIRTOAK KOMIKITAN

 

Hara hemen iraganeko bi bertsolari zaharrek, Pello Errota eta Sabina Elizegi neba-arrebek, eguneroko bizitzan botatako zirtoak. Istorio labur eta umoretsuak direnez, komiki bihurtuta irakur ditzakegu!

Ondo erreparatu eredu hauei, laster guk ere antzeko zirto komikiak egingo ditugu-eta!

  

 

 

AZALPENA - NOLA SORTU ZIRTOAK EDO ESALDI ERRIMATUAK?

 

Gure zirto komikiak egiten hasiko gara laster, esaldi errimatuen bidez.

Baina horretarako, ikus dezagun, lehenik, zer den errimatzea; oinak esaldian non jarri behar ditugun ere, ikasiko dugu. Eta zer den poto zer diren hitz polisemikoak bereizten ariko gara!

 

 

 

GURE ZIRTO KOMIKIA - GURASOAK KIROLARI

 

Gure txanda!

Patxi Gallego komikilariak hasitako lana amaituko dugu, elkarrizketa errimatuak osatuz.

Aldiro 3 erantzun emango zaizkigu aukeran: gustukoena hartu eta esaldia berrantolatu egin beharko dugu, oina amaieran jarrita.

 

 

 

GURE ZIRTO KOMIKIA - BANKUAN JOKOAN

 

Komiki honetan ere zirtoak osatzea falta da. 

Baina, oraingoan, geuk sortuko dugu erantzun errimatua!

Laguntza gisa, 2 oin aukeran emango zaizkigu: gogoratu esaldiaren amaieran jarri behar dugula oina, errimatzeko.

 

 

JOLASA - PASA HITZA

Errimatzea zer den ikasi dugunez, jolas gaitezen errimekin asmakizunetan!

Puntu edo esaldi bakarrean pista emango zaigu. Ea asmatzen dugun, berehalakoan, hitz ezkutua zein den. Adi belarria: erantzunak errimatu egiten du-eta!

*Jolas hau karta jolasen bidez ere egin dezakegu!