Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zatoz Ahots Baten sormen egonaldira!

2019-11-25


Abenduaren 26tik 30era izango da bertsoaz, kantuaz, literaturaz eta antzerkiaz gozatzeko egonaldia, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. 15 eta 22 urte bitarteko gazteei dago zabalik. Animatuko al gara?

 

Sortzaileekin egoteko aukera bikaina!

Euskal Herriko gazteek elkar ezagutu eta sormenaz gozatzeaz gain, aukera izango dute kultur adierazpide bakoitzeko artistekin zuzenean egoteko ere.

Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar "Amorante" kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak etorriko dira taldearekin dinamikak egin eta euren emanalditxoa eskaintzera.

 

Eman izena!

Abenduaren 2ra arte dugu izena emateko aukera.

Informazioa eta izen-ematea, hemen.

V. edizioa du Ahots Baten sormen egonaldiak, eta Mintzola Ahozko Lantegiak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute elkarlanean.