Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zabalik dago Gipuzkoako Eskolartekoan izena emateko epea

2020-01-07


14-18 urte bitarteko gazteek bat-bateko sariketan aritzeko izena eman dezakete urtarrilaren 20ra arte. Otsailean hasiko dira kanporaketak.

2020koa Gipuzkoako Eskolarteakoaren XL. edizioa izango da. Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatuko ekimena izango da. Idatzizko atalaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta bat-batekoaz, ostera, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.

Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen da eta kanporaketak zein finala afari formatuan izango dira. Honako hau izango da kanporaketen egutegia:

- Otsailaren 14a

- Otsailaren 21a

- Otsailaren 28a

- Martxoaren 6a

- Martxoaren 13a

- Apirilaren 3a (Finala)

 

Parte hartzaileek kanporaketatan egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).

-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

-Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla, trikitiarekin.

-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

 

Finala apirilaren 3an izango da, Lasturko tabernan. Sailkatuek lan hauek egin beharko dituzte:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).

-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

 

Bat-batekoan parte hartzeko KLIKATU HEMEN eta bete agertzen den galdetegia.