Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

XILABA txapelketa finala urtarrilaren 31n

2026-01-21


Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko finala Donibane Lohizunen jokatuko da, 17:00etan hasita. Bertaratzerik ez badugu, zuzenean ikus genezake www.eitb.eus atarian eta ETB4 telebista katean (zoritxarrez, soilik EAEn). Bertsolariak animatzeko koplak jarriko al ditugu?

FINALEKO SAIOA

Oholtzan, 6 bertsolari hauek ariko dira kantuan.

Hemen ikusgai bertsolariek ze ariketa egingo dituzten. Saioaren amaieran, bi bertsolari onenak buruz buru ariko dira, txapela nork eskuratuko. 

 

ZUZENEAN www.EITB.EUS ATARIAN ETA ETB4 KATEAN

Finalean mila ikusletik gora elkartuko dira Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Horiez gain, milaka ikuslek jarraituko du finala zuzenean telebista, irrati eta webguneen bidez.

Finaleko sarrerak eskuragarri ditugu www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertara joateko aukerarik ez badugu, plan ederra da etxetik ikustea ere! www.eitb.eus webgunean sar gaitezke saioa ikusteko. Telebistaz, ETB4 kateak saioa zuzenean emango du; tamalez, EAEn soilik ikus daiteke telebista kate hau. 

 

EZAGUTU DITZAGUN FINALEAN ARIKO DIREN BERTSOLARIAK!

Ikus ditzagun bertsotan Donibane Lohizuneko oholtzan ariko diren finalistak. Hemen aurtengo txapelketan egin dituzten bertsoaldi batzuk.

 

 

 

BERTSOLARIEI ANIMOZKO KOPLAK BIDALIKO AL DIZKIEGU?

Sei bertsolarien artean, ba al dugu gure herriko edo eskualdeko bertsolaririk? Edo bereziki kuttuna dugunik?

Finaleko saioari begira gure animoak bidaliko dizkiogu, kopletan.

Gero nola helarazi ere, pentsatu beharko dugu... Audioz edo bideoz grabatuta bidali geniezaioke; gure eskolara gonbidatu genezake bestela!