Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 160 gazteren topaketak

2019-05-21


Apirilaren 15etik 25era 3 egonaldi egin dituzte Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertso-eskoletako haur eta gazteek. Guztira 160 lagun elkartu dira, harreman sareak egin eta bertsoaz gozatzeko.

Orioko Txurruka eta Baigorriko Oronozia aterpetxeetan egin dira 3 egonaldiak, 9 hezitzailek dinamizatuta. Bertsoaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea izan dira topaketa hauen helburuak.

Haurrekin egin diren 2 egonaldietan, herri kirolei lotutako XIBA proiektuko ekimenekin eta bertso jolasekin gozatu dute, eta gaubelatan Gorka Rodrigez gitarrista izan dute lagun.

Orion egin den gazteen topaketan, berriz, Zumaian arraunean aritu eta Pasaiko Albaola museoa bisitatzeko aukera izan dute. Bertso afari bi egin dituzte Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin zein Iñaki Gurrutxaga eta Jone Uriarekin. Xabier Sukiaren eskutik irratsaio bat nola gauzatzen den ezagutu dute, eta Benito Lertxundi abeslariarekin solasaldi ederra bizitu dute gazteek.