2022-10-24
Sariketa honetan 16 urtera arteko gazteek har dezakete parte, gehienez ere, 3 bertso-sorta aurkezteko aukeraz.
Nahi den gaian eta neurrian, 4tik 6 bertsorainoko sortak osatu beharko dira.
Lehen sariak 250€ eta oroigarria jasoko ditu eta bigarren sariak 150€.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ra artekoa da eta posta arruntez zein e-postaz egin liteke.
Posta arruntez
Sortaren 3 kopia gutun-azal itxi batean aurkeztu behar dira, kanpoaldean izengoitia jarrita; bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Gutun-azalaren barruan, beste gutun-azal txikiago batean, datuok jarriko dira: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefono zenbakia. Gutun-azal txikiak ere kanpoaldean izengoitia agertu behar du.
Bertso sortak bidaltzeko helbidea:
Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza z/g
20100 Errenteria-Orereta
Posta Elektronikoz
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; batean, bertso-sorta bera eta goitizenak agertu behar du eta, bestean, goitizena eta norberaren datuak: egilearen izen-abizenak, jaioteguna, e-posta eta telefono zenbakia.
Bertso sortak bidaltzeko helbide elektronikoa:
xenpelar@xbe.eus
Sariak abenduaren 10ean banatuko dira goizeko 11etan. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzean.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Xenpelar Bertso-eskola: (0034) 616 986 337 / xenpelar@xbe.eus
Errenteriako Udala: Telefonoa: (0034) 943 449 613