Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Xalbadorri txistuak

2020-06-07


Ekainaren 11 zen, 1967ko Txapelketa. Historiako une esanguratsuenetako bat gertatzera zihoan... Zer gertatu zen jakin nahi?

 

1967, DONOSTIA. TXAPELKETA

Aurkezleak epaia eman zuen: buruz-burukora pasako ziren bi bertsolariak, Uztapide eta... Xalbador.

Hori entzunda publikoa txistuka hasi zen, haserre, minutu luzez.

Eta Xalbadorrek publikoari zuzendu zion bertso honexek, dena aldatuko zuen...

Ikus dezagun!

 

 

NOR ZEN XALBADOR?



Urepeleko Xalbador baserrian jaio zen Fernando Aire Xalbador (1920-1976). 
Aitaren ondoan egin zen artzain, eta 14 urterako bere gain zituen lan ardura guztiak. Sasoi hartan artzain batek Txirritaren bertsoak ekartzen zizkion Gipuzkoatik; haietatik ikasi zuen bertsotan.
Mattin eta Xalbador bikote sonatua egin zen plazaz plaza. Mattin pikaroa zen, adar-jolea; Xalbador, aldiz, sakona eta sentibera.
Bertsotan Amerikan eta Parisen ere aritu zen.
Odolaren mintzoa liburua idatzi zuen, bere bizitza eta bertsoak jasoz bertan.
1976an omenaldia egin zioten Urepelen; emozioak gailenduta, ondoezak jo eta egun berean hil zen.
Xalbadorren omenez, Xabier Lete abeslariak Xalbadorren heriotzean kantu ezaguna sortu zuen.

 

XALBADOR ETA MATTIN, BIKOTE SONATUA!

Bi lagunek kontraste ederra egiten zuten, elkarren osagarri:

Xalbador luzea, argala, serioa bezain sakona zen.

Mattin, berriz, txikia, pottokoa, dena ziri eta adar-jotze.

Hemen bien arteko ateraldi polit bat!