Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Udaberrian sartu gara!

2019-04-01


Martxoaren 20tik 21era bitartean sartu gara udaberrian. Txepetxa aurki hasiko da habia egiten. Xomorroak hara-hona ikusiko ditugu urduri, bizi-pozaren seinale. Esnatu da natura... kantuan esna gaitezen gu ere!

 

Udaberrian lehendabiziko habia, txepetxarena

 

Hala zion Pedro Mari Otañok, txori txiki honi eskainitako sorta eder honetan.

Txepetxaren berri ikasteko, kanta dezagun!

 

 

Piztia bakoitzak bere etxea

 

Udaberrian nor-bere habia egiten hasiko da, nor bere erara.

Animaliengandik zer ikasi handia dugu gizakiok!

Hara hemen bakoitzaren bertuteak eta ajeak, Juan Kruz Beloki "Motza"k bertsotara ekarrita.

 

 

Goazen mendira! 

 

Udaberriko egun eder batez Aralar mendian izan zen Lazkao Txiki, eta bertsotan kontatu zuen ikusitakoa.

Unai Agirreren ahotsak eramango gaitu Aralarrera, Lazkao Txikiren begiekin goza dezan gure bihotzak.

Ibilaldia egiteko prest?

 

 

Ardiei ilea mozteko sasoia

 

Neguko hotzak pasata, ardiek arindu ederra hartzen dute udaberrian, ilea mozten zaienean.

Ikus ditzagun bi ardi zahar hauek elkarrizketan, puntuka! Euren txandaren zain daude, aurrekoei ilea nola mozten dieten begira.

 

 

 

 

Xomorro pozak!

 

Bizi-pozaren aroa da udaberria.

Poz handiz eta txikiz beteta dago bizitza. Eta poz bakoitzak kili-kili ezberdin bat eragiten digu gorputzean. 

Goza dezagun Uxue Alberdik xomorro pikaro horiei eskainitako sorta eder honekin!