Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Uda honetan ba al zatoz?

2020-02-26


Martxoaren 18tik 30era Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epealdia zabalik dugu. Adinaren arabera, txanda bat dugu aukeran: Zugarramurdi (12-13 urte), Uitzi (13-14 urte), Orio (15-16 urte) eta Sopela (17-18 urte). Izen-ematea eta informazioa hemen!

 

 

Zer dira Bertso Udalekuak?

Bertsozaleok udan ondo pasa eta Euskal Herriko lagunak egiteko lekua dira.

Bertso Udalekuetara etortzeko ez dago bertsotan jakin beharrik: zalea izatearekin aski dugu.

Egunero jolasak, kirolak, ur bainuak, gaubelak... egiten ditugu, ohiko udalekuetan bezalaxe. Eta baita bertsoekin gozatu ere: bertsolariak etorriko zaizkigu bisitan aterpetxera, saioa eskaintzera. Tarteka, taldean bertso jolasak egingo ditugu, edo buruz dakizkigun bertsoak abestu... Eta nahi duenak, bat-batean ere egin dezake.

Hobeto irudikatzeko, hara hemen 2019ko Uitziko txandaren bideoa! 

 

Eta Bertso Udalekuetako txanda guztien bideoak ikusgai, hemen!

 

2020ko txandak eta izen-ematea

Txanda bakoitzari buruzko informazioa eskuratu, diptikoa deskargatu eta izena emateko aukera hementxe dugu.

Izena emateko bi epealdi daude:

-Martxoaren 3tik 16ra, izena emateko aukera eskaini zaie gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenei edota bertso-eskolan dabiltzan kideei. Bertsozale Elkarteko bazkide egin nahi duenak, hementxe du informazioa.

-Gainerakoentzat, martxoaren 18tik 30era zabaldu dugu epea eta txandatan libre gelditu diren lekuak daude aukeran. Zuhatzan ez, gainerako 4 txandatan dugu aukera: Zugarramurdi (12-13 urte), Uitzi (13-14 urte), Orio (15-16 urte) eta Sopela (17-18 urte).