Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso Udalekuetan izen-ematea zabalik!

2024-03-11


Martxoaren 4an zabalduko da Bertso Udalekuetan izena emateko lehen epea. Uztailan adinkako 4 txanda egingo ditugu Zuhatza (Araba), Bidarrai (Behe Nafarroa), Uitzi (Nafarroa) eta Larraulen (Gipuzkoa). Ba al zatoz?

 

IKUS DEZAGUN BARRUTIK ZER DIREN BERTSO UDALEKUAK!

Iaz Irañetan izan ziren 12 urteko lagunak. Ikus dezagun begiraleek osatu zuten bideoa...

 

ZALETZEKO LEKUA!

Bertsozalea bazara, udako planik onena dira Bertso Udalekuak! 

Ohiko udalekuetako jolasak, txangoak, gaubelak egingo dituzu bertan eta, horiez gain, baita bertso jolasak eta bertso saioak ere.

Ez dago bertsotan jakin beharrik bertaratzeko; bakoitzak bere zaletasun eta gaitasunen arabera parte hartzeko aukera du ekintza bakoitzean. 

Txanda guztietan bertso saioa egiten da, bi bertsolari ekarrita. Gaubela ederra izaten da! Udalekuetako lagunek jarritako gaiekin eta proba bitxiekin egiten dute bertsotan. Gainera saioan aukera dago, nahi duenak, bertsolariekin puntutan edo kopletan edo bertsotan egiteko. 

Baina Bertso Udalekuetako gauzarik handiena, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako lagunak egingo dituzula da! Zu bezalaxe bertsozaleak direnak. Eta begirale-sukaldariak ere, festa jartzen onenak!

Bertso Udalekuetako 4 egonaldietan 180 kide eta 35 begirale elkartuko gara.

Hemen duzu txanden berri... ba al zatoz? 

 

UZTAILAN 4 TXANDA

Deskargatu hemen 2024ko Bertso Udalekuen eskuorria. 

 

IZENA EMATEKO BI EPEALDI

Txandan izena emateko www.bertsozale.eus atarian bete behar da online formularioa.

Bi epealdi daude horretarako:

Bertso-eskoletako kideentzat edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat: martxoaren 4an 10:00etan zabalduko da izen-ematea. Martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.

Gurasoek beti dute aukera Bertsozale Elkarteko bazkide egiteko. 

Lehen epealdi hori pasata, txanda bakoitzean gelditu diren lekuak eskainiko dira martxoaren 20an 10:00etatik aurrera. Lekuak agortu ahala itxiko da izena emateko aukera (beranduenez, apirilaren 15era arte).

Adi! Txandak osatzeko izen-emate ordena hartzen da kontutan. Beraz, etortzeko gogoz bazaude, bixi ibili!

 

EKIMENAREN LAGUNTZAILEAK

Bertso Udalekuak Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak ko-finantzatutako proiektua da. Ekimenaren

babesle dira Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Irizarrek laguntzen du.