2026-01-30
Bertsozale Elkartean 1998tik antolatzen ditugu Bertso Udalekuak: 28. edizioa da aurtengoa.
Iaz Zuhatzako txandan 9-11 urteko lagunak nola ibili ziren ikusi nahi?
Bertsozalea bazara, udako planik onena dira Bertso Udalekuak!
Ohiko udalekuetako jolasak, txangoak, gaubelak egingo dituzu bertan eta, horiez gain, baita bertso jolasak eta bertso saioak ere.
Ez dago bertsotan jakin beharrik bertaratzeko; bakoitzak bere zaletasun eta gaitasunen arabera parte hartzeko aukera du ekintza bakoitzean, ezertara behartu gabe.
Txanda guztietan bertso saioa egiten da, bi bertsolari ekarrita. Gaubela ederra izaten da! Udalekuetako lagunek jarritako gaiekin eta proba bitxiekin egiten dute bertsotan. Gainera saioan aukera dago, nahi duenak, bertsolariekin puntutan edo kopletan edo bertsotan egiteko.
Baina Bertso Udalekuetako gauzarik handiena, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako lagunak egingo dituzula da! Zu bezalaxe bertsozaleak direnak. Eta begirale-sukaldariak ere, festa jartzen onenak!
Bertso Udalekuetako 4 egonaldietan 180 kide eta 35 begirale elkartuko gara.
Hemen duzu txanden berri... ba al zatoz?
Deskargatu hemen 2026eko Bertso Udalekuen eskuorria.


Txandan izena emateko www.bertsozale.eus atarian bete behar da online formularioa.
Bi epealdi daude horretarako:
Bertso-eskoletako kideentzat edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat: martxoaren 2an 11:00etan zabalduko da izen-ematea. Martxoaren 15era arte egongo da zabalik.
Gurasoek beti dute aukera Bertsozale Elkarteko bazkide egiteko.
Lehen epealdi hori pasata, txanda bakoitzean gelditu diren lekuak eskainiko dira martxoaren 18an 11:00etatik aurrera. Lekuak agortu ahala itxiko da izena emateko aukera (beranduenez, apirilaren 13ra arte).
Adi! Txandak osatzeko izen-emate ordena hartzen da kontutan. Beraz, etortzeko gogoz bazaude, bixi ibili!
Edozein zalantza duzula, Bertso Udalekuen antolatzaileekin hitz egin zenezake, Bertsozale Elkartera joz:
943 69 41 29 / aisialdia@bertsozale.eus
Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak. Ekimenaren babesle dira Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Irizarrek laguntzen du.