2026-07-29

Neskato abenturazalea eta ausarta da Xixili. Basoko animalien beldur den otsokumea da Otsoko. Ez dute elkar ezagutzen, baina... Ispiluaren alde banatan dauden bi pertsonaiek, beste alderantzko bidea egingo dute, emanaldiko ipuin laburretan barna.
Maren Basterretxeak kontatu eta kantatuko digu, 35-40 minutuko emanaldian!
"Otsoko eta Xixili" emanaldia Lanku Kultur Zerbitzuak ekoiztu du; emanaldia gurera ekarri nahi badugu, Lankura jo dezakegu (943 26 07 55 / lanku@lanku.eus).
Proiektuaren sorburua IkasElkarrek ekoiztutako "Otsoko gose da" ipuin jostagarria da (Kili Kili bilduma, 2026).
Emanaldian zehar, Amets Arzallusek, Alaia Martinek, Oihana Iguaranek eta Iker Zubeldiak okasiorako jarritako bertso sortak tartekatuko dira. Sortak entzungai ditugu bertantxe, Oskar Estangak musikatuta!