2022-03-21
Helduen euskalduntze mugimendua da AEK eta berak antolatzen du Euskal Herria, herriz herri, korrika jartzen duen festa handia. Ba al dakigu noiz pasako den gure herritik Korrika, pankarta eta furgonetarekin? Arakatu dezagun bilatzailean.
Korrikako edizio bakoitzak bere leloa eta bere kantua izaten du. 22. edizio honen leloa HitzEkin da; kantuari Sustrai Colina bertsolariak jarri dizkio hitzak eta musika Nerea Urbizuk egin du.
Korrikaren webgunean eskuragarri ditugu hainbat baliabide didaktiko, euskaltegietan erabiltzeko sortutakoak. Gure ikasgelari begira zer aukera dauden kuxkuxeatu nahi ezkero, sartu goiko loturan.
Abila da Maddalen Arzallus kantu ezagunak hartu eta hitzak aldatzen. Shakira ere jarri du "aringa-aringa", "waka waka" Korrikako imno bihurtuta...
Koplatan ariko gara. Bi oinak emango zaizkigu eta, batzuetan, oina esaldian egoki sartzen laguntzeko, esaldiak erdi eginda ere emango zaizkigu. Berotu hankaluze eta hankamotzak eta... ekin bideari!
Euskarazko esaera zaharrekin egingo dugu jolas.
Aldiro bertso bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esaera zahar datorkion parera hautatu beharko dugu.
Guztira zortzi bertso, zortzi esaera zahar, zortzi doinu ikasiko ditugu.
Bertsoaldiekin gozatu eta euskararen inguruko hainbat gairi buruz sakontzen jarrai genezake gelan.
Bideotekan denetik dugu: bertsoaldiak, elkarrizketak, kantu xelebreak, esketxak, bertso sortak...
Goza dezagun! Bideoak ikusi ahala izango dugu gelan zertaz hitz egina. Etxean euskararik ez zuten bertsolarien bizipenak, euskalkien koloreak, gure eguneroko ariguneetan ditugun aukerak eta zailtasunak, kale hizkera ganberroa, kantuak tuneatzearen plazera, hizkuntza jarreren arabera herritarrok osatzen dugun fauna xelebrea... Harritzeko prest?