Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Segapotoak

2019-11-04


Telefono mugikorrek abantaila asko ekarri dizkigute. Baita menpekotasuna ere. Goza dezagun bertsoaldiekin eta hitz egin dezagun sakelakoarekin dugun harremanaz!

 

SAREAN HARRAPATUTA

 

Mundua patrikan daramagu sare sozialei esker. Baina sarean kateatu gaitezke...

 

 

 

MUGIKORRA DAUKAT (EDO NAUKA)

 

Pantailaren mende gaudenean, zaila da jakiten nor den noren jabe... Eta bietan nor den segapoto.

 

 

 

IRAKASLEAK MUGIKORRA KENDU DIO IKASLEARI

 

Zein arau ditugu guk eskolan, mugikorrei dagokienez?

Hara zer gertatu zaion Mikel Iturriotz ikasleari: gelan dagoela mugikorrak jo dio, eta Xabi Igoa irakasleak kendu egin dio eskuetatik.

 

 

 

SELFIE TXUKUNIK ATERA EZINDA

Ba al dugu ohiturarik selfieak egiteko? Eta gustuko al dugu gurasoek mugikorraz guri argazkiak ateratzea?

Piura ederrean dabiltza Sustrai Colina eta Unai Iturriaga: elkarri lepotik heldu eta sakelakoaz argazkia atera nahian dabiltza. Haman minutu daramate eta itxurazko argazkirik ez dute lortu!

 

ARGAZKIAK SARERATZEAK BADITU BERE ARRISKUAK...

Argazkiak ateratzean ohitura bihurtu zaigu azkar batean sare sozialetara igotzea edo adiskideei bidaltzea, denek ikus gaitzaten. Baina batzuetan komeni da pentsatzeko tartea hartzea, argazki hori zabaltzeak izan dezakeen eraginaz. Behin zabalduta, ez baitago gure esku egingo duen bidea, eta besteek emango dioten erabilera.

Halako egoera zail baten aurrean egokitu dira Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus gurasoak: euren seme-alaba nerabeak topatu dituzte biluzik elkarri argazkiak ateratzen.

 

ERABILERARIK OKERRENA: BAZTERKETA TRESNA BIHURTZEN DUGUNEAN

Mugikorrak aukera gehiegitxo ematen dizkigu inor taldetik baztertzeko: whatssap taldetik botaz, irainak idatziz, besteren argazkiak komentarioekin zabalduz, meme-ak sortuz... Edo abisuak ez pasaz.

Eta zer egiten dugu, bazterketaren ikusle garenean?

 

 

EMOTIKONOAK

Emozioak adierazteko bikainak dira emotikonoak. Jolas dezagun!

Kopla entzunda, ia igartzen dugun zein emotikonori dagokion...

 

 

EGIN DEZAGUN BERTSOTAN!