2021-01-04
Ordenagailuak, bideo-jokoak, mugikorrak, ikasgelako arbela bera... Pantailak nonahi!
Hasteko, goza dezagun bertsolariak ikusiz!
Ondoren, bi oinak emango zaizkigu. Galdera-erantzunetan ari gaitezke, irakasleak jarritako puntuari erantzunez. Bestela, bi oinekin kopla osa genezake.
Oraingoan, lehen puntuaz batera, 3 oin emango zaizkigu.
Aukera ezberdinak ditugu: zirtoz erantzutea, esaldi errimatuekin. Oin bat hautatu eta kopletan ari gaitezke. Edo bertsoa osa genezake, bakarka zein puntuka eginez taldean.
Kopla bakoitzean emotikono bat deskribatuko zaigu. Ea dagokion aurpegia klikatzen dugun!