Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Santa Ageda bezperan koplari!

2019-02-04


Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, etxez-etxe kopla kantari irteteko ohitura dugu hainbat herritan. Presta ditzagun makilak eta eztarriak!

 

KANTU ERRONDAN IRTEN AL GARA INOIZ?

Ikus dezagun zer giro izaten den! Andoaingo Goiburu auzoan eginiko kantu erronda, horren adibide.

 

 

Berriatuan ere umore ederrean aritzen dira, beste janzkera batekin eta beste kopla doinu batean.

 

 

Berastegin herriko denda, elkarte eta baserriak ere bixitatzen dituzte!

  

 

Asteasun baserri baten aurrean egindako kopla saioa, hara! Etxeko nagusiak kotxe tailerra dauka, mekanikaria da. Bazekiten nondik zirikatu koplariek...

 

 

Kale etxeetan bizi direnek ere entzun egin behar, Asteasun!

 

 

KOPLAK PRESTA DITZAGUN!

Errondan irteteko koplak patrikan eraman ditzakegu.

Nori eta zer abestu nahi diogu?

Ikus ditzagun eredu batzuk!

Bi puntuko koplak hemen.

 

 Hiru puntuko koplak hemen.

 

ZAHARRAK BERRI!

Ohitura zaharrak berritzeko daude.

Iñaki Basartek Santa Agedako doinu ezaguna reagge estilora ekarri du!

 

 

NEW YORKEN, MODAKO DESFILERAINO IRITSI DEN DOINUA!

Roberto Etxeberria diseinatzaile irundarrak, New Yorkeko pasarelan Santa Ageda doinua baliatu zuen, larruzko jantziak ateraz.