2025-01-20
Ikus dezagun Euskal Herriko txoko ezberdinetan nola ospatzen den Santa Ageda, koplariekin!
Gure herrian, kantu errondan irten al gara inoiz?
Zer ohitura dago gurean: baserriz baserri ala kalez kale irtetekoa?
Bideotekan goza dezagun ereduekin!
Koplariak bat-batean ikusiko ditugu, eskeko errondan, hainbat herritan.
Ereduzko koplak ere landu genitzake: bi puntukoak edo hiru puntukoak.
Eta Santa Ageda doinuan oinarrituta, reggae dantzatzen amaitu genezake, edo New Yorkeko pasarelan desfilatzen...
Gure eskeko erronda prestatzen hasiko gara.
Errondan goazela, zein etxetan edo herriko zein gunetan abestuko dugu gure kopla?
Zein da gure herrian baliatzen den kopla doinua? Bi puntukoa ala hiru puntukoa izan ohi da?
Koplak sortzeko lagungarri izan daitezke hemen eskaintzen diren azken puntuak eta oinak.