2020-06-21
Udako solstizioa ospatzeko ohitura zahar eta berri asko ditugu gure herrietan: etxez etxe eskean koplari aritzea, kantuak, dantzak, akelarreak, sua pizteko moduak, garren gainetik salto egitea, uxatu nahi dena erre eta etxea babesteko atean lizarra jartzea...
Ahotsak ekimenaren eskutik, ezagutu ditzagun San Juan bezperaren inguruko ohiturak, aitona-amonek kontatuta!
2009ko Txapelketa Nagusia zen, finala. Buruz-burukora pasa ziren Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.
Eta hitz hauxe jarri zieten, 9 puntuko bertsoa osatzeko: "sua".
Lujanbiok esan bezala, sua pizten ikastea izan zen historiaurreko gizakiaren asmakizun handienetako bat.
Suari esker uxatuko zituzten piztiak, berotu gau hotzak, argitu leizeko bazterrik ilunenak, margotu ahal izateko.
Marrazki haiexek dira orain milaka urteko bizimodu hartatik gelditu zaizkigun aztarna esanguratsuenak. Baina gaurko betaurrekoetatik asmatzen ote dugu garai hura irakurtzen?
Oraingoan Lujanbio eta Arzallus Ekaingo leizean aurkituko ditugu: Lujanbio izango da orain milaka urte marrazkiak egin zituen gizaki haren arima. Arzallus, egungo arkeologoa da, irudiak ikertzen ari dena. Maialenek adierazi nahi izan zuena eta Ametsek intrepretatzen duena, ez datoz bat...
San Juanetan gauez kalera irtetekoak al zarete lagunekin?
Eta gurasoek zein ordutara arte uzten dizuete parranda egiten?
Egin dezagun ofizioka, gurasoaren eta seme-alabaren larruan sartuta.