Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Piropo-festa!

2019-02-11


Maiteminduta al gaude? Nabari ditugu tximeletak sabelean? Goza dezagun maitasun gorabeherei buruzko saioekin eta abestu ditzagun piropo koplak!

 

ZERGATIK

Maitemintzen garenean sentimendu nahas-mahasa izaten dugu...

Galdera asko eta erantzun gutxi, barruan bueltaka.

Kopla sorta honek lagunduko digu sabeleko zurrunbiloa eztarriratzen!

 

 

 

LAGUNEI KONTATZEN AL DIEGU NOR DUGUN GUSTUKO?

Maitemintzen garenean, lagunekin hitz egiteko beharrik sentitzen al dugu?

Ala nahiago dugu ixilean gorde izena?

Entzun dezagun bi lagunen arteko elkarrizketa: Izaro maiteminduta dago, txora-txora egiteraino. Bere lagunari, Lurri, hasi zaio kontatzen...

 

 

DAGOENEAN, BONBON...

Maitasunean ere, batzuetan lortu egiten dugu.

Gustuko dugun pertsona horren begiek keinua itzultzen digute: gu ikustean piztu egiten dira. Hankak aidean ibiltzen gara halakotan!

Sustraiek hara zer istorio eder eta umoretsua sortu zuen, 2013ko Txapelketa Nagusian, Maulen, gai hau jari ziotenean: "Neork ez zuen espero. Baina lortu egin duzu".

 

LEHEN MUXUA EMATEA, NOLAKOA OTE DA?

Hara hemen bankuan elkarren ondoan eserita dauden bi nerabe. Lehen aldiz musu ematear daude. Bakoitzaren barne pentsamenduak entzungo ditugu. 

 

 

 

MARGARITA XIMELTZEN DENEAN...

Maitasunean ere, beti ez dira gauzak nahi bezala irteten.

Batzuetan zeruan gora abiatu eta lurrean amaitzen dugu. Baietza nahi eta ezetza izan.

Asier Azpirozek kontatuko digu ondo asko!

Gipuzkoako Txapelketa 2015, Andoain.

 

 

SAIATU BEHINTZAT!

Batzuetan kale, bestetan bale. Baina saiatu behintzat! Txirritak esan zuen bezala: "ahaleginaren faltan ez daukat kontzientzian zorrikan!"

Galdetu, bestela, Iñaki Apalategiri. Hilabete honetan hirugarren aldiz sartu da Igor Elortzaren lore dendan. Hiru aldietan sorta bera erosi du, eta hiruetan mezu bera idazteko eskatu dio Igorri, baina aldiro pertsona ezberdin bati zuzendua.

 

 

 

BIZITZAN ZEHAR ALDATZEN DOA SEXU GRINA ERE...

Erakarpenak eta sexu-jolaserako gogoak kolore ezberdina hartzen du bizitzan zehar. Ikus dezagun, umorez, pertsona berarentzat bizi-etapa ezberdinetan zer den sexua. Haurtzaroan, nerabezaroan, gaztaroan, helduaroan, zahartzaroan... dagoenarentzat, zer da sexua?

 

 

 

 

PIROPO SORTA

Piropoak, errespetuz esaten direnean, gauza ederra dira. Hitz gutxitan eta umore askorekin, keinu egiteko modu bat.

Has dadila gure piropo festa!

Maiteminduta gauzkan horri, tori piropo sorta, azukre-eztitan lika-lika eginda!

 

 

LORE KOPLAK

Jarrai dezala lore-jokoak!

 

 

"ZU ZARA NIRE..."

Maitasun koplekin ari garenez, goza dezagun bat-bateko saio honekin!

Hara hemen hiru poeta afizionatu maitemindu: Amets Arzallus, poeta erromantikoa. Unai Iturriaga, poeta makarra. Eta Oihana Iguaran, poeta iraultzailea.

Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...".

 

 

ISPILUAREN AURREAN, LOREAK GEURE BURUARI! 

Eta ausartuko al gara piropoak geure buruari botatzera?